XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laugarren egunerako.

Erodes eta Pilatos'en etxean zuriz jantzita erotzaz erabilli ziñuzten Jesus ona! Guk ere txorotzat eduki zaitugu Jainkoaren legea baño munduaren zorakeriak obetzaz artu ditugunean.

Damutuak baño gaude, Jauna, eta guregatik eman ziñuzten atsekabe oyek berak Zuri eskeñirik, gu eta Purgatorioko animak erruki gaitzazula eskatzen dizugu.

Amen.

Bost Aita gure, Agur Mari ta Gloria.

Boskarren egunerako.

Millaka azotez gugatik ebakia izan ziñan Jesus ona! Ez da arritzekoa pekatuaren zorrak Purgatorioan garesti ordaintzea zure gorputzean zuk orrela ordaindu badituzu gure pekatuk.

Atsekabe oyek berak zuri eskeñirik, Purgatorioko animak erruki izazula umilki eskatzen dizugu.

Amen.

Bost Aita gure, Agur Mari ta Gloria.